Paper-zorroa

Tira, ba paper-zorroa astintzen hasteko ordua iritsi da, eta lehen sarrera gisa, 3 hezkuntza eremuei buruz hausnarketa txiki bat egitea pentsatu dut, eta banan bana azalduko ditut.

- HEZKUNTZA FORMALA: Zerbaitetarako intentzionaltasuna dauka, eta sistematizatuta dago. Nire ustez zerbait ongi ikasteko eremurik egokiena da zalantzarik gabe. Eskola da adibiderik nabarmenena. Irakasle batek denetarik erakutsi diezazuke modu ordenatu eta sistematizatu batean.

- HEZKUNTZA EZ-FORMALA: Eremu honetan intentzionaltasuna badago baina ez dago sistematizaziorik. Jakin bezala, eremurik ezagunena akademiak dira, eta egia esan niri ez zaizkit asko gustatzen. Bertan bakoitzak behar duena bakarrik ikasten du, baina akaso guztiz beharrezkoak diren beste zenbait gauza ikusi ere ez ditu egiten.

- HEZKUNTZA INFORMALA: Lagun artean edo modu indirekto batean ikastean datzan eremu honetan, ez dago inongo intentzionaltasunik ezta sistematizaziorik ere. Eremu ebitaezina da, inongo intentzionaltasunik gabe gauza asko (uste baino askoz ere gehiago) ikas ditzakezulako.


Dena den, eta hau da nik egiten dudan hausnarketa, bizitzan ematen den egoera edo testuinguruaren arabera, eremu bat baino gehiago nahasi daitezke. Adibidez, kasu erreal batekin hobe ulertuko delakoa, ikasgela batean kokatuko naiz. Bertan, hezkuntza formala bermatzen da irakaslearen aldetik, intentzionaltasunez, sistematizaturik dituen zenbait kontzeptu barnerarazten dizulako. Baina, hona hemen kuriositatea, klasekideen artean hezkuntza informala ere eman daiteke, adozeinek klasean parte-hartu ahala, ekarpen berri eta interesgarri asko egin ditzakeelako.

Lehen sarrera honetan, hezkuntza eremuen banaketa hori askotan ez dela hain zeht adibide garbi bat emanez, testuinguruaren arabera bi hezkuntza mota nahasi daitezkeelako.






 2012/04/27

Paper zorroaren asunto honekin jarraitzeko, blogean idazteari dagokionez oporralditxo txiki bat hartu ondoren, ikas-komunitateei eta gurasoek eskolan duten partehartzeari buruz idatziko dut.

Lehenik eta behin, ikas komunitateak zer diren arakatu dut interneten, eta honako definizio hau aurkitu dut:
Ikas komunitateak hezkuntzari begira xede berdinak partekatzen dituen pertsona multzo bat da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza-maila gehituz horrela.

Oso ongi iruditzen zait batak bestearengandik ikas dezakeen teoria hori; baina, zein da orduan ikas komunitateen arazoa? Erraza da erantzuna. Alderdi baten inplikazio falta.

Azaltzera noa. Jakina da eskola gehienetan 20-25 kidek osatutako guraso elkarte bat egon ohi dela, eskolan 300 haur baino gehiago daudelarik. Hori da arazoa. Guraso askok ez dute eskolan partehartzen eta horrela zaila da ikas komunitate bat aurrera eramatea, gurasoak oso alderdi garrantzitsua direlako.
Adibide oso argia da bilerak egiten direnean. Zenbait ikasleren gurasoak ez dira agertu ere egiten, baina gero ederki kritikatzen dituzte eskola barruko zenbait gauza.

Horrelako gurasoekin ezin da ikas komunitate bat guztiz osatu!

Ideia da gurasoak ere klasean egotea haurrak zaintzen eta azken finean irakasle bat gehiago balira bezala. Ordea, 300 haur baleude eta 20 guraso bakarrik, komeriak egongo lirateke.

Nire ustez, gurasoek inplikazio gehiago erakutsi beharko lukete haurren hezkuntza prozesuan, eta ez dut esan nahi bileretara edota eskolako festetara joatea nahikoa denik. Ezta ere haurei etxean etxeko lanak egiten laguntzearekin bakarrik pozik egon behar dutela.

Ikas komunitateen ideia oso interesgarria eta polita dirudi, eta aurrera pausu bat ematea ongi legoke. Probatzea behintzat. Azken finean, haurren onerako egiten baita hori guztia, eta hau da ahaztu behar ez den gauzarik garrantzitsuena!

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Irlentz, ea astindu bat ematen diozun paper-zorroari! zuek idaztea funtsezkoa da nik jarraipena egin ahal izateko. Irakurri besteen blogak eta animatu zure prozesua hemen kontatzera!

    ResponderEliminar