miércoles, 22 de febrero de 2012

2 galdera

1. Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Nire ustez neutralak izan gaitezke, baina ia beti ez da hori gertatzen. 
Adibidez, klase batean, irakasleak ez du ikasle guztiekin tratu berdina. Ez dut esan nahi ikasle batzuek tratu-txarrak jasotzen dituztenik, baizik eta irakasleak beti afektibitate gehiago duela ikasle batzuengan beste batzuengan baino, besterik gabe.


2. Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea bi gauzen artean aukera zehatzik ez egitea da. 
Adibidez: azterketetarako boligrafo urdinak ala beltzak hobeak diren galdezten dute, baina akaso ez duzu ez bata ez bestea nahiago, ala besterik gabe bost axola zaizu zein erabili. Azken finean, ez duzu aukera zehatzik. 2 gauzen artean gelditzen zara.

Objetibitatea gauzak diren modukoak esatea da, baina bakoitzaren ustez. 
Adibidez: ikasgelako paretaren kolorea polita den ala ez galdetzen dizute eta zuk baietz esan, baina akaso beste batentzat guztiz itsusia da. Hortaz, gauzak zure ustez nolakoak diren esaten duzu, baina bakoitzak bere ikuspuntua izango du.


Kultura, hezkuntza eta gizarteratzea

Lehenik eta behin 3 kontzeptu horiek definituko ditut:

KULTURA: Gizarte jakin bateko bizimodu, ohitura, balore,...multzoa da.

HEZKUNTZA: Gizarte bateko ezagutzak eta jeneralean ohiturak barneratzea.

GIZARTERATZEA: Pertsona batek kultura zehatz bateko baloreak hartzea eta gizartean txertatzea.


Orden zehatzik ez dut aurkitu, azken finean 3 kontzeptuak loturik daudelako. Dena den, orden bat jartzekotan, honako hau jarriko nuke: KULTURA - HEZKUNTZA - GIZARTERATZEA.




Hezkuntza formala, ez-formala eta informala

ZEIN EREMUTAN ARITUKO NINTZATEKE?

Nire nahia hezkuntza formalean aritzea da, eskola batean hain zuzen ere. Hezkuntza ez-formala ongi legoke akaso denboralditxo baterako, baina horrelakoak ez ditut oso atsegin. Akademiak ez ditut inoiz hurbiletik jarraitu; hortaz, ez dut haien zailetasun handirik. Dena den, hezkuntza mota batean edo bestean egotea gutxienekoa dela uste dut, benetan garrantzitsua dena ikasleen motibazioa eta hauen etorkizuna delako.

HEZKUNTZA FORMALA:                                     HEZKUNTZA INFORMALA: